COVID-19: Azken datuak

22 positibo atzeman zituzten atzo: hamahiru Bortzirietan, bortz Malerrekan, hiru Baztanen eta bakarra Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 25a, 07:59

Atzo 22 positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: hamahiru Bortzirietan, bortz Malerrekan, hiru Baztanen eta bakarra Leitzan. Nafarroa osoko  datuei erreparatuta, atzo 363 positibo atzeman zituzten eta, atzo ere, hamaika pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik lau ZIUan, eta bi pertsona hil ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 646 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 797 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 532 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.106 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, uztailak 24, 2.266 proba egin zituzten eta horietatik 363k positibo eman zuten (% 14,3)

COVID-19ak jota, atzo, uztailak 24, hamaika pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik lau ZIUan, eta bi pertsona hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 84 daude ospitalean, horietatik 14 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 73.396 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.197koa.
Nafarroan 764.311 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, uztailak 24, 2.266 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 374.912 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

18 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

18 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. Eremu geografikoei dagokienez, Iruñea eta Lesaka dira kutsadura-eremu nagusiak, «ez sanferminen» ondorioz.

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun