Koronabirusa

Nafarroako Auzitegi Nagusiak etxeratze agindua onartu du

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 23a, 15:32

Nafarroako Gobernuaren eskaera onartu du Nafarroako Justizia Auzitegi nagusiak eta gaurtik aurrera, transmisio arrisku handian dauden herrietan, etxeratze agindua izanen da indarrean asteburu, jaiegun eta ez-jaietan, 01:00etatik 06:00etara.

Arrisku handiko multzo horretan daude bi astean 250 kasu positibo baino gehiago edo astebetean 125 baino gehiago atzeman dituzten udalerriak. Eskualdeko herri guztiak daude egoera horretan.

Ikusi hemen herriz herri dagoen intzidentzia.

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun