Koronabirusa

Eskualdeko gazteen txertaketekin hasiko dira datozen egunetan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 23a, 17:00

Uztailaren 27tik abuztuaren 17ra bitartean, COVID-19aren aurkako txertaketa eginen zaie Doneztebe, Elizondo eta Lesakako osasun eremuetako 17-29 urtekoei, 2021ean 17 urte betetzen dituztenak barne. Txertaketa Doneztebeko kiroldegian eginen da. Leitza eta Goizuetako 16 eta 17 urte bitartekoek ere txertatzeko ordua hartzeko aukera dute. Hauek Altsasu, Irurtzun edo Iruñera joan beharko dute.

Txanda hartzeko 4 modu daude:

  • Osasun karpeta pertsonalean sartu.
  • citas.covid@navarra.es helbidera idatzi.
  • SMS mezua jasotakoan bertako loturan sartu.
  • 948 370 130 telefonora deitu.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun