Buruz buruko erremonte txapelketako hurrengo fasean sartzeko urrats bakarrera dago Aritz Zubiri goizuetarra. Ostegunean Galarretan jokatutako partidan 25-30 irabazi zion Larrañagari. Multzo berean, Zaldua II.ak berriz ere tanto bakarragatik lortu zuen garaipena, atzokoan Martirenaren kontra. Beraz, Zubiriak eta Zaldua II.ak asteartean jokatuko duten hondarreko partidako irabazleak lortuko du hurrengo txandarako sailkatzea.
Bertze taldean, Goikoetxea V.ak eta Aizpuru III.ak erraz irabazi zuten, 30-12 Zaldua I.ari eta 30-15 Oskar Urrutia II.a saldiastarrari eta hauek ere beraien artean jokatuko dute larunbatean hurrengo faserako txartela. Hiruko ligaxka horretan, Ansa II.a esperoan izanen dute irabazleek.