COVID-19: Azken datuak

30 positibo atzeman zituzten atzo: hamasei Bortzirietan, zortzi Malerrekan, lau Baztanen eta bi Leitzaldean

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 23a, 07:59

Atzo 30 positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: hamasei Bortzirietan (horietatik zortzi Lesakan eta sei Beran), zortzi Malerrekan, lau Baztanen eta bi Leitzaldean. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, atzo 447 positibo atzeman zituzten eta, atzo ere, hamaika pertsona ospitaleratu zituzten, bi ZIUan sartu zituzten eta bi hil ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 637 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 786 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 528 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.088 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, uztailak 22, 3.073 proba egin zituzten eta horietatik 447k positibo eman zuten (% 14,5)

COVID-19ak jota, atzo, uztailak 22, hamaika pertsona ospitaleratu zituzten eta bi ZIUan sartu zituzten eta bi hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 79 daude ospitalean, horietatik 14 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 72.592 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.195ekoa.
Nafarroan 757.815 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, uztailak 22, 7.051 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 369.896 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

18 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

18 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. Eremu geografikoei dagokienez, Iruñea eta Lesaka dira kutsadura-eremu nagusiak, «ez sanferminen» ondorioz.

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun