Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 628 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 782 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 526 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.071 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, uztailak 21, 3.184 proba egin zituzten eta horietatik 434k positibo eman zuten (% 13,6)
COVID-19ak jota, atzo, uztailak 21, bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten eta bat ZIUan sartu zuten baina ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 72 daude ospitalean, horietatik 12 ZIUan.
18 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua
18 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. Eremu geografikoei dagokienez, Iruñea eta Lesaka dira kutsadura-eremu nagusiak, «ez sanferminen» ondorioz.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.