COVID-19: Azken datuak

37 positibo atzeman zituzten atzo: 22 Bortzirietan, bederatzi Malerrekan eta hiruna Baztanen eta Leitza-Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 21a, 07:14

Atzo, alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 69 daude ospitalean, horietatik 12 ZIUan. Ospitaletatutako erdiak 39 urtetik behetikoak dira.

Atzo 37 positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: hogeita bi Bortzirietan (horietatik 12 Lesakan), bederatzi Malerrekan eta hiruna Baztanen eta Goizueta-Leitzan. Nafarroa osoko behin-betiko datuei erreparatuta, atzo 459 positibo atzeman zituzten eta, atzo ere, hamar pertsona ospitaleratu eta bi ZIUan sartu zituzten baina ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 620 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 779 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 522 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.062 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, uztailak 20, 3.077 proba egin zituzten (1.872 PCR eta 274 antigeno proba) eta horietatik 459k positibo eman zuten (% 14,9)

COVID-19ak jota, atzo, uztailak 20, hamar pertsona ospitaleratu eta bi ZIUan sartu zituzten baina ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 69 daude ospitalean, horietatik 12 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 71.711 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.193koa.
Nafarroan 743.577 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, uztailak 20, 6.489 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 361.324 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

18 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

18 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. Eremu geografikoei dagokienez, Iruñea eta Lesaka dira kutsadura-eremu nagusiak, «ez sanferminen» ondorioz.

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun