COVID-19: Azken datuak

29 positibo atzeman zituzten atzo: hamabortz Bortzirietan, bederatzi Bertizarana-Malerrekan, hiru Baztan-Urdazubin eta bi Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 20a, 07:12

Atzo, alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 65 daude ospitalean, horietatik 11 ZIUan.

Atzo 29 positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: hamabortz Bortzirietan (horietatik 7 Lesakan), bederatzi Bertizarana-Malerrekan, hiru Baztan-Urdazubin eta bi Goizuetan. Nafarroa osoko behin-betiko datuei erreparatuta, atzo 439 positibo atzeman zituzten eta, atzo ere, bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten baina ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 611 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 776 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 520 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.040 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, uztailak 19, 3.087 proba egin zituzten (1.722 PCR eta 730 antigeno proba) eta horietatik 399k positibo eman zuten (% 14,2)

COVID-19ak jota, atzo, uztailak 19, sbederatzi pertsona ospitaleratu zituzten baina ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 65 daude ospitalean, horietatik 11 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 71.252 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.193koa.
Nafarroan 737.088 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, uztailak 19, 6.349 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 356.175 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

18 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

18 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. Eremu geografikoei dagokienez, Iruñea eta Lesaka dira kutsadura-eremu nagusiak, «ez sanferminen» ondorioz.

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun