Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 601 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 774 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 518 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.024 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, uztailak 18, 2.452 proba egin zituzten (1.722 PCR eta 730 antigeno proba) eta horietatik 399k positibo eman zuten (% 16,3)
COVID-19ak jota, atzo, uztailak 18, sei pertsona ospitaleratu eta ospitaleratutako bat ZIUan sartu zuten, baina ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 61 daude ospitalean, horietatik 12 ZIUan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. Eremu geografikoei dagokienez, Iruñea eta Lesaka dira kutsadura-eremu nagusiak, «ez sanferminen» ondorioz.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.