COVID-19: Azken datuak

22 positibo atzeman zituzten atzo: zortzi Malerreka-Bertizaranan, zazpi Bortzirietan, bost Leitzaldean eta bi Baztanen

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 18a, 07:00

Atzo 22 positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: zortzi Malerreka-Bertizaranan (horietatik 5 Donezteben), zazpi Bortzirietan, bost Leitzaldea-Urumealdean eta bi Baztanen. Nafarroa osoko behin-betiko datuei erreparatuta, atzo 335 positibo atzeman zituzten eta, atzo ere, zortzi pertsona ospitaleratu zituzten, baina ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 599 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 770 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 516 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.006 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, uztailak 17, 2.502 proba egin zituzten (- PCR eta - antigeno proba) eta horietatik 335ek positibo eman zuten (% 13,4)

COVID-19ak jota, atzo, uztailak 17, zortzi pertsona ospitaleratu zituzten, baina ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 54 daude ospitalean, horietatik 12 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 70.414 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.193koa.
Nafarroan 719.383 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, uztailak 17, 5.721 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 347.186 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. Eremu geografikoei dagokienez, Iruñea eta Lesaka dira kutsadura-eremu nagusiak, «ez sanferminen» ondorioz.

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun