COVID-19: Azken datuak

49 positibo atzeman zituzten atzo: 25 Bortzirietan, 13 Leitzaldean, 6 Baztanen eta 5 Malerrekan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 17a, 07:00

Lesakako baheketan hartutako irudia

Atzo 49 positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: 25 Bortzirietan (horietatik 18 Lesakan), hamahiru Leitzaldean, sei Baztanen eta bortz Malerrekan. Nafarroa osoko behin-betiko datuei erreparatuta, atzo 491 positibo atzeman zituzten eta, atzo ere, 14 pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratutako bat ZIUan sartu zuten baina ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 591 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 767 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 510 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 997 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, uztailak 16, 3.440 proba egin zituzten (- PCR eta - antigeno proba) eta horietatik 491ek positibo eman zuten (% 14,3)

COVID-19ak jota, herenegun, uztailak 15, lau pertsona ospitaleratu zituzten, baina ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 50 daude ospitalean, horietatik 12 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 70.079 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.193koa.
Nafarroan 719.383 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, uztailak 16, 5.623 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 343.514 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. Eremu geografikoei dagokienez, Iruñea eta Lesaka dira kutsadura-eremu nagusiak, «ez sanferminen» ondorioz.

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun