Nortzuk egon behar dute konfinatuak?
- Sintomak dituzten guztiek probak egin arte konfinatuta egon behar dute, berdin da txertatuta egon edo ez egon; eta positiboa ateraz gero, kasu bihurtzen dira.
- Behar bezala txertatutako kontaktu asintomatikoek ez dute konfinatu behar, baina bereziki saihestu behar dute pertsona zaurgarriekin kontaktuan egotea, musukoa behar bezala erabili behar dute eta interakzio soziala saihestu behar dute. Sintomekin hasiz gero, berehala jakinarazi behar dute osasun etxera testak egiteko. Ez zaie PCRa egitea eskatuko, non eta ez diren osasun langileak edo zahar etxeetako langileak.
- Kontaktu estuak eta txertatu gabeko bizikideak. Horiek guztiek konfinatuta egon behar dute eta PCR proba egin hasieran eta amaieran.
Nola eginen dute gaixoen segimendua?
Sintomatologia duten paziente positiboei eta kalteberak diren taldeetako pazienteei beren egoerak eskatzen duen segimendua eginen diete.
Sintomarik ez duten edo arras sintoma arinak dituzten paziente positibo asintomatikoei telefonoz deituko diete proba diagnostikoa egin eta 10. egunean, bilakaera ikusteko eta alta berresteko.
Sintomarik ez duen pazientea sintoma hauekin hasten bada:
- Sukarra.
- Hotzikarak.
- Aire faltaren sentsazioa .
- Eztula .
- Bularreko min edo presio iraunkorra .
- Beherakoa k.
- Gorakoak.
- Buruko mina.
- Nahasmena.
Horrelako egoeran osasun etxera deitu behar da 619 70 08 39 telefono zenbakira edota 112 telefono zenbakira osasun zentroa itxita egonez gero (larrialdietako ordutegian).
Gogoratu:
- Konfinamenduari eustea sintomak hasten direnetik edo proba diagnostikoa egiten denetik 10 egun igaro arte.
- Likido ugari hartzea.
- Tenperatura maiz hartzea.
- Atseden hartzea.
- Arras garrantzitsua da osasun zentroari eman diozun telefono zenbakian esperoan eta eskuragarri egotea, beraien jarraipen-deiei erantzuteko.