Orain arte txertatu gabekoek 72 ordu lehenagotik egindako test negatiboa aurkeztu behar zuten Ipar Euskal Herrian sartzeko. Orain, ordea, denbora tartea 24 ordura murriztea erabaki du Frantziako Gobernuak. Hala jakinarazi zuen Clemente Beaun Europako Gaietarako estatu idazkariak atzo irrati bati egindako elkarrizketan. Eta horrekin batera, bi herrialde horietara bidaiarik ez egiteko aholkatu zuen: «Nire ardura da arrisku gehiagoko eremuak badirela erratea, eta ondorioz, entseatu horiek saihesten».