COVID-19: Azken datuak

171 positibo atzeman zituzten atzo: 157 Bortzirietan, 5 Baztanen, 5 Malerrekan eta 4 Leitzaldean

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 16a, 07:16

Lesakako baheketan atzemandako kasuak sartuta, atzo 171 positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: 157 Bortzirietan (horietatik 76 Lesakan eta 46 Beran), borzna Baztanen eta Malerrekan eta 4 Leitzaldean. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, atzo 622 positibo atzeman zituzten eta, atzo ere, lau pertsona ospitaleratu zituzten, baina ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 586 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 761 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 497 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 972 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, herenegun, uztailak 14, 3.760 proba egin zituzten (2.301 PCR eta 1.459 antigeno proba) eta horietatik 608k positibo eman zuten (% 16,2)

COVID-19ak jota, herenegun, uztailak 14, lau pertsona ospitaleratu zituzten, baina ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 33 daude ospitalean, horietatik 10 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 68.966 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.193koa.
Nafarroan 706.424 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Herenegun, uztailak 14, 7.422 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 318.353 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. Eremu geografikoei dagokienez, Iruñea eta Lesaka dira kutsadura-eremu nagusiak, «ez sanferminen» ondorioz.

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun