Larrañaga bikain ibili zen sakean eta Urriza jokoan gutti sartzea lortu zuen. Halere, sufrimendu handiz, lehiari eutsi zioten gorriek. Ia beti gibeletik ibili arren, inguruan ibili ziren (zortzi berdinketa izan ziren partidan). Hogeita bederatzinako azken berdinketaren ondotik, Ansa II.ak hormabikoan arriskatu eta gaizki atera zitzaion. Beraz, Urriza eta Aizpuru III.a dira San Fermin erremonte txapelketa nagusiaren txapeldunak.