Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 580 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 756 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 493 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 815 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, uztailak 14, 3.760 proba egin zituzten (2.301 PCR eta 1.459 antigeno proba) eta horietatik 608k positibo eman zuten (% 16,2)
COVID-19ak jota, atzo, uztailak 14, lau pertsona ospitaleratu zituzten, baina ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 33 daude ospitalean, horietatik 10 ZIUan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. Eremu geografikoei dagokienez, Iruñea eta Lesaka dira kutsadura-eremu nagusiak, «ez sanferminen» ondorioz.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.