Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 549 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 739 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 463 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 610 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, uztailak 11, 2.380 proba egin zituzten (- PCR eta - antigeno proba) eta horietatik 368k positibo eman zuten (% 15,5)
COVID-19ak jota, atzo, uztailak 11, hiru pertsona ospitaleratu zituzten baina ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 33 daude ospitalean, horietatik 11 ZIUan.
Zalantza txikienarekin testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. Eremu geografikoei dagokienez, Iruñea eta Lesaka dira kutsadura-eremu nagusiak, «ez sanferminen» ondorioz. Zehazki, atzo igandea, 42 kutsatze berri diagnostikatu ziren Bortzirietan. Horietatik 33 Lesakan, sei Beran eta bana Arantzan, Etxalarren eta Igantzin. Gainera, Doneztebeko eremuko azken kasuak ere Lesakako «ez bestekin» lotzen dituzte. Igandeko datuen arabera, Doneztebeko eremuan erregistratutako 16 kutsatzeetatik erdiak baino gehiago (9) Doneztebekoak dira, eta gainerakoak Elgorriagakoak (2), Donamariakoa (1), Narbartekoa (1), Urrozkoa (1), Saldiaskoa (1) eta Oizkoa (1).
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.