Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 534 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 737 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 463 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 563 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, uztailak 10, 2.062 proba egin zituzten (- PCR eta - antigeno proba) eta horietatik 335ek positibo eman zuten (% 16,2)
COVID-19ak jota, atzo, uztailak 10, hiru pertsona ospitaleratu zituzten eta jada ospitaleratutako bat ZIUan sartu zuten baina ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 30 daude ospitalean, horietatik 12 ZIUan.
Zalantza txikienarekin testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. Orain arte, baheketen eta sintomen ondorioz egin diren proben bidez, guztira 1.335 kasu detektatu dituzte soilik Salouko agerraldiarekin lotutakoak. Alde horretatik, atzo atzemandako positiboen %74a 15-29 urte bitarteko adin-tartekoak dira, eta kutsatutakoen batez bertzeko adina 25,6 urtekoa da.