COVID-19: Azken datuak

34 positibo atzeman zituzten atzo: hemezortzi Malerrekan, seina Baztanen eta Leitzaldean eta lau Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 10a, 07:15

Doneztebeko «ez besten» ondotik, kezka sortu du Lesakan herenegun ikusitako irudiengatik etor litekeenak.

Pandemia hasi zenetik gure lurraldean egun bakarrean erregistratu den kopururik altuenetakoa da. Atzo hogeita hamalau positibo atzeman zituzten: hemezortzi Malerreka-Bertizaranan (horietatik zortzi Donezteben), seina Baztanen eta Leitzaldean eta lau Bortzirietan. Nafarroa osoko behin-betiko datuei erreparatuta, atzo 304 positibo atzeman zituzten eta, atzo ere, lau pertsona ospitaleratu zituzten eta jada ospitaleratutako bat ZIUan sartu zuten baina ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 517 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 729 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 462 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 540 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, uztailak 9, 2.541 proba egin zituzten (- PCR eta - antigeno proba) eta horietatik 304k positibo eman zuten (% 12)

COVID-19ak jota, atzo, uztailak 9, lau pertsona ospitaleratu zituzten eta jada ospitaleratutako bat ZIUan sartu zuten baina ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 29 daude ospitalean, horietatik 11 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 66.639 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.193koa.
Nafarroan 672.661 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, uztailak 9, 9.132 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 296.080 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Zalantza txikienarekin testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. Orain arte, baheketen eta sintomen ondorioz egin diren proben bidez, guztira 1.335 kasu detektatu dituzte soilik Salouko agerraldiarekin lotutakoak. Alde horretatik, atzo atzemandako positiboen %74a 15-29 urte bitarteko adin-tartekoak dira, eta kutsatutakoen batez bertzeko adina 25,6 urtekoa da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun