Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 499 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 723 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 456 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 536 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, uztailak 8, 2.069 proba egin zituzten (- PCR eta - antigeno proba) eta horietatik 275ek positibo eman zuten (% 13,3)
COVID-19ak jota, atzo, uztailak 8, hiru pertsona ospitaleratu zituzten eta jada ospitaleratutako bat ZIUan sartu zuten baina ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 28 daude ospitalean, horietatik 10 ZIUan.
Zalantza txikienarekin testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. Orain arte, baheketen eta sintomen ondorioz egin diren proben bidez, guztira 1.335 kasu detektatu dituzte soilik Salouko agerraldiarekin lotutakoak. Alde horretatik, atzo atzemandako positiboen %75a 15-29 urte bitarteko adin-tartekoak dira, eta kutsatutakoen batez bertzeko adina 25,6 urtekoa da.