COVID-19: Azken datuak

Hamasei positibo atzeman zituzten atzo: sei Malerrekan, bortz Baztanen, lau Leitzaldean eta bat Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 8a, 07:15

Covid-19 kasuak laukoiztu dira Nafarroan azken astean, eta batez ere 15 eta 24 urte bitartekoen artean.

Azken datuen arabera, gure lurraldean atzo hamasei positibo atzeman zituzten: sei Malerrekan, bortz Baztanen, lau Leitzaldean eta bat Bortzirietan. Nafarroa osoko behin-betiko datuei erreparatuta, atzo 256 positibo atzeman zituzten eta, atzo ere, bi pertsona ospitaleratu zituzten baina ez zuten inor ZIUan sartu behar izan eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 487 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 722 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 455 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 534 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, uztailak 7, 1.811 proba egin zituzten (- PCR eta - antigeno proba) eta horietatik 256k positibo eman zuten (% 14,1)

COVID-19ak jota, atzo, uztailak 7, bi pertsona ospitaleratu zituzten baina ez zuten inor ZIUan sartu behar izan eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 26 daude ospitalean, horietatik 9 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 66.060 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.193koa.
Nafarroan 655.119 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, uztailak 7, 7.761 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 282.739 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Zalantza txikienarekin testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. Orain arte, baheketen eta sintomen ondorioz egin diren proben bidez, guztira 1.335 kasu detektatu dituzte soilik Salouko agerraldiarekin lotutakoak. Alde horretatik, atzo atzemandako positiboen %75a 15-29 urte bitarteko adin-tartekoak dira, eta kutsatutakoen batez bertzeko adina 25,6 urtekoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun