Gizonezkoetan, Lujanbiorekin batera, Alvaro Ramos, Ion Sola, Ion Ridruejo eta Jesus Mari Alegria ariko dira eta emakumezkoetan, Maria Rebeca Mariñorekin batera, Maria Ordoñez, Ainara Alcuaz, Elisa Gonzalez eta Maria Irigoien. Guztiek, abuztuaren 7an La Palman jokatuko den Reventón Trail lasterketan parte hartuko dute. 31,8 kilometroko lasterketa izanen dute, 2.679 metroko desnibel pilatuarekin (1.490+/1452-). Federazio bakoitzeko hiru lehenbiziko sailkatuek puntuatuko dute helmugan.
Asteburu honetan, III. Larrate Trail irabazia dute Hodei Lujanbiok eta Maria Rebeca Mariñok.