Koronabirusa

Bortzirietan AstraZenecaren bigarren dosia ez dute aitzinduko

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 6a, 14:29

Nafarroako Gobernuak joan den astean iragarri zuen 60-67 urtekoei AstraZenecaren bigarren dosia bi aste lehenagotik paratuko zietela. Elixabet Elizalde Ariztegi Bortzirietako Osasun Zentroko erizain buruak, ordea, Bortzirietan data ez dutela aldatu jakinarazi dio TTIPI-TTAPAri.

Uztailaren 30ean izanen dute bigarren dosia hartzeko aukera, Lesakako Harriondoa Kultur Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun