11,5 kilometroko luzera duen laugarren tarte honetan bi biribilgune berri eraikiko dituzte: lehenbizikoa N-121-A errepidearen irteerak, Oronoz-Mugairiko sarbideak eta N-121-B errepideak osatzen duten elkargunean, eta, bigarrena Doneztebeko eskuin aldeko zerbitzugunearen instalazioen parean, IAT dagoen lekuan. Honez gain, 2+1 bide bihurtzeko prozesuaren hasierako diseinuan, Sunbillako hegoaldera sartzeko jada onartutako proiektua sartu dute, beheitiko biribilgune oso batek eta N-121-A errepiderako pasabide altu batek osatuko dutena.
2+1 bide diseinu berrian erdiko errei bat paratuko dute errepidearen zati handienean, tarteka aitzintzeko errei gisa erabiltzeko. Metalezko hesi batek bi noranzkoak banatuko ditu uneoro, ezbehar kopuru handiko tartea baita.
18 hilabetetan egiteko lana izanen da, 26.204.363,98 euroko aurrekontuarekin. Lizitazioari buruzko informazio gehiago nahi dutenentzako, www.hacienda.navarra.es web orrian dago deialdia.