COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 425 positibo atzeman zituzten atzo, horietatik bana Donezteben eta Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 6a, 07:15

Aste honetan 46.707 txerto emanen dira. Txertoa har dezaketen biztanleen ia erdiek osatu dute txertaketa.

Azken datuen arabera, gure lurraldean atzo bi positibo atzeman zituzten: bana Donezteben eta Goizuetan. Nafarroa osoko behin-betiko datuei erreparatuta, atzo 425 positibo atzeman zituzten eta, atzo ere, pertsona bat ospitaleratu zuten baina ez zuten inor ZIUan sartu behar izan eta ez zen inor hil Covid-agatik.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 478 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 716 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 451 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 529 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, uztailak 5, 2.370 proba egin zituzten (- PCR eta - antigeno proba) eta horietatik 425ek positibo eman zuten (% 17,9)

COVID-19ak jota, atzo, uztailak 5, pertsona bat ospitaleratu zuten baina ez zuten inor ZIUan sartu behar izan eta ez zen inor hil Covid-agatik. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 23 daude ospitalean, horietatik 8 ZIUan.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %59, Tuteran %29eta Lizarran %3. Gainerako positiboak (%9) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 641.803 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, uztailak 5, 6.411 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 276.710 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15-29 urtekoa da (%88), eta atzetik 30-44 urtekoa (%-). Ondotik, 15 urtetik beherako taldeak (%-) eta 45 urtetik 59 urtera eta 60 urtetik 75 urtera bitartekoak (%-). Azkenik, 75 urtetik gorakoen taldean atzeman zituzten kasuen % 1. Positibo berrien batez bertzeko adina 20,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 65.563 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.192koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun