COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 507 positibo atzeman zituzten atzo, horietatik bat Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 5a, 07:15

Atzo igandea, 1.846 proba egin ondotik 507 positibo atzeman zituzten Nafarroan (% 27,5eko positibotasun tasa).

Azken datuen arabera, gure lurraldean atzo positibo bat atzeman zuten: Goizuetan bat. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, atzo 507 positibo atzeman zituzten eta, atzo ere, pertsona bat ospitaleratu zuten baina ez zuten inor ZIUan sartu behar izan eta ez zen inor hil Covid-agatik.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 477 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 717 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 450 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 529 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, uztailak 4, 1.846 proba egin zituzten (1.419 PCR eta 427 antigeno proba) eta horietatik 507k positibo eman zuten (% 27,5)

COVID-19ak jota, atzo, uztailak 4, pertsona bat ospitaleratu zuten baina ez zuten inor ZIUan sartu behar izan eta ez zen inor hil Covid-agatik. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 22 daude ospitalean, horietatik 8 ZIUan.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %59, Tuteran %29eta Lizarran %3. Gainerako positiboak (%9) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 635.392 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, uztailak 4, 5.554 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 273.652 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15-29 urtekoa da (%88), eta atzetik 30-44 urtekoa (%-). Ondotik, 15 urtetik beherako taldeak (%-) eta 45 urtetik 59 urtera eta 60 urtetik 75 urtera bitartekoak (%-). Azkenik, 75 urtetik gorakoen taldean atzeman zituzten kasuen % 1. Positibo berrien batez bertzeko adina 20,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 65.341 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.192koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun