COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 152 positibo atzeman zituzten atzo, horietako bat Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 3a, 07:16

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 23 daude ospitalean, horietatik 6 ZIUan.

Azken datuen arabera, gure lurraldean atzo positibo bat atzeman zuten: Goizuetan bat. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, atzo 152 positibo atzeman zituzten, horietatik 26 Saloutik etorritako gazteen artean edo haiekin harremana izandakoen artean, eta, atzo ere, pertsona bat ospitaleratu dute baina ez zuten inor ZIUan sartu behar izan eta ez zen inor hil Covid-agatik.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 473 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 717 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 448 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 529 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, herenegun, uztailak 1, 1.550 proba egin zituzten (800 PCR eta 750 antigeno proba) eta horietatik 113k positibo eman zuten (% 7,3)

COVID-19ak jota, herenegun, uztailak 1, pertsona bat ospitaleratu dute baina ez zuten inor ZIUan sartu behar izan eta ez zen inor hil Covid-agatik. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 23 daude ospitalean, horietatik 6 ZIUan.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %59, Tuteran %29eta Lizarran %3. Gainerako positiboak (%9) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 616.583 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Herenegun, uztailak 1, 8.856 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 259.359 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15-29 urtekoa da (%52), eta atzetik 30-44 urtekoa (%24). Ondotik, 15 urtetik beherako taldeak (%12) eta 45 urtetik 59 urtera eta 60 urtetik 75 urtera bitartekoak (%6). Azkenik, ez da inor kutsatu 75 urtetik gorakoen taldean. Positibo berrien batez bertzeko adina 28,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 64.124 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.192koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun