Hamar aste baino lehenagotik ez dutela emanen ere argitu du, eta bigarren dosia abuztuan hartzekoa zutenekin harremanetan jartzen hasi direla gaineratu du.
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak 60-67 urtekoei bigarren dosia bi aste lehenagotik paratuko dietela iragarri du. Carlos Artundo osasun zuzendari nagusiak adierazi duenez, AstraZenecaren fitxa teknikoak bigarren dosia lehenbizikotik hamar eta hamabi astera eman behar dela dio, eta Covid-19aren indiar aldaeraren bilakaera ikusita, bigarren dosia hamar astera aitzindu dute.
Hamar aste baino lehenagotik ez dutela emanen ere argitu du, eta bigarren dosia abuztuan hartzekoa zutenekin harremanetan jartzen hasi direla gaineratu du.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.