COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 113 positibo atzeman zituzten atzo, horietatik bana Beran, Narbarten eta Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 2a, 07:16

lta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 23 daude ospitalean, horietatik 6 ZIUan.

Azken datuen arabera, atzo hiru positibo atzeman zituzten gure lurraldean: bana Beran, Narbarten eta Sunbillan. Nafarroa osoko behin-betiko datuei erreparatuta, atzo 113 positibo atzeman zituzten eta, atzo ere, pertsona bat ospitaleratu dute baina ez zuten inor ZIUan sartu behar izan eta ez zen inor hil Covid-agatik.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 473 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 717 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 447 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 529 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, uztailak 1, 1.550 proba egin zituzten (800 PCR eta 750 antigeno proba) eta horietatik 113k positibo eman zuten (% 7,3)

COVID-19ak jota, atzo, uztailak 1, pertsona bat ospitaleratu dute baina ez zuten inor ZIUan sartu behar izan eta ez zen inor hil Covid-agatik. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 23 daude ospitalean, horietatik 6 ZIUan.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %59, Tuteran %29eta Lizarran %3. Gainerako positiboak (%9) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 616.583 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, uztailak 1, 8.856 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 259.359 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15-29 urtekoa da (%52), eta atzetik 30-44 urtekoa (%24). Ondotik, 15 urtetik beherako taldeak (%12) eta 45 urtetik 59 urtera eta 60 urtetik 75 urtera bitartekoak (%6). Azkenik, ez da inor kutsatu 75 urtetik gorakoen taldean. Positibo berrien batez bertzeko adina 28,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 64.124 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.192koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun