Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 471 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 717 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 447 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 528 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, ekainak 30, 1.418 proba egin zituzten (735 PCR eta 683 antigeno proba) eta horietatik 68k positibo eman zuten (% 4,8)
COVID-19ak jota, atzo, ekainak 30, pertsona bat ospitaleratu dute baina ez zuten inor ZIUan sartu behar izan eta ez zen inor hil Covid-agatik. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 23 daude ospitalean, horietatik 6 ZIUan.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15-29 urtekoa da (%52), eta atzetik 30-44 urtekoa (%24). Ondotik, 15 urtetik beherako taldeak (%12) eta 45 urtetik 59 urtera eta 60 urtetik 75 urtera bitartekoak (%6). Azkenik, ez da inor kutsatu 75 urtetik gorakoen taldean. Positibo berrien batez bertzeko adina 28,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 64.011 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.192koa.