Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 470 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 717 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 447 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 528 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, ekainak 29, 1.475 proba egin zituzten (747 PCR eta 728 antigeno proba) eta horietatik 65ek positibo eman zuten (% 4,4)
COVID-19ak jota, atzo, ekainak 29, jada ospitalean zegoen pertsona bat ZIUan sartu behar izan zuten baina ez zen inor hil Covid-agatik ezta ospitaleratu ere. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 22 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUan.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15-29 urtekoa da (%52), eta atzetik 30-44 urtekoa (%24). Ondotik, 15 urtetik beherako taldeak (%12) eta 45 urtetik 59 urtera eta 60 urtetik 75 urtera bitartekoak (%6). Azkenik, ez da inor kutsatu 75 urtetik gorakoen taldean. Positibo berrien batez bertzeko adina 28,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 63.943 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.192koa.