Toki Administrazioak 500.000 euroko dirulaguntza emanen du despopulatze arriskuan dauden herrientzako

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 29a, 10:00
Beintza-Labaiengo ikuspegia

Azken hamarkadetako biztanle beherakadaren ondorioz, Nafarroako 142 herrik izanen dute dirulaguntza deialdian parte-hartzeko aukera.

Lurralde Kohesiorako Departamentuak 500.000 euroko dirulaguntza prestatu du udalerri txikietan despopulazioaren aurkako jarduketak eta proiektuak finantzatzeko. Deialdia azken 30 urtetan biztanle kopuruan beherakada handia eta biztanleria-dentsitate txikia izan duten udalerriei zuzenduta dago, 142 guztira.

Despopulatzea ekiditeko proiektuak aurten egin beharko dituzte udalek, azaroaren 15a baino lehenago, hainbat arlotan; berrikuntzak, mugikortasuna, turismoa, merkataritza, teknologia, kultura, ondare naturalak... baita zahar, gazte, emakume, familia eta bertzelako kolektiboentzako zerbitzuetan ere.

Gaur egun, Nafarroan despopulatze arriskuan dauden 174 udalerri daude. Horietatik 32tan Proiektu Estrategikoen Zuzendaritzak proiektu eta ekintza espezifikoak martxan jarri ditu despopulatzeari aurre egiteko, eta ezinen dute dirulaguntza eskatu. Hauek dira deialdian parte hartu dezaketen herriak:

  • Despopulatzeko muturreko arriskua (8 biztanle/km2 edo gutxiago)
  • Despopulatzeko arrisku nabarmena (8-12,5 biztanle/km2)
  • Despopulatzeko arrisku handia (12,5-25 biztanle/km2)
  • Populazioaren gainbehera handia (%15 baino gehiagoko beherakada azken 30 urteetan)
  • Populazioaren gainbehera ertaina (%15 baino gutxiagoko beherakada azken 30 urteetan)

Herri bakoitzak 20.000 euro jasoko ditu gehienez bertako ekintzetarako, 40.000 bi herri barne hartzen dituen proiektuetan eta 60.000 euro hiru herri edo gehiago hartzen dituzten proiektu kolaboratiboentzako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun