COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 41 positibo atzeman zituzten atzo baina, hirugarren egunez, bakar bat ere ez gure herrietan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 29a, 07:16

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 22 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUan.

Azken datuen arabera, atzo ez zuten positibo bakar bat ere atzeman gure lurraldean. Nafarroa osoko behin-betiko datuei erreparatuta, atzo 41 positibo atzeman zituzten eta, atzo ere, pertsona bat ospitaleratu behar izan zuten baina ez zen inor hil Covid-agatik eta ez zuten inor ZIUan sartu behar izan.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 470 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 717 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 447 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 528 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, ekainak 28, 1.364 proba egin zituzten (611 PCR eta 753 antigeno proba) eta horietatik 37k positibo eman zuten (% 3)

COVID-19ak jota, atzo, ekainak 28, ez zen inor hil Covid-agatik eta ez zuten inor ZIUan sartu behar izan, baina hiru pertsona ospitaleratu zituzten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 22 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUan.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %62, Tuteran %14 eta Lizarran %14. Gainerako positiboak (%10) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 589.673 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, ekainak 28, 6.522 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 245.149 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15-29 urtekoa da (%36), eta atzetik 30-44 urtekoa (%33). Ondotik, 15 urtetik beherako taldeak (%12) eta 45 urtetik 59 urtera bitartekoak (%10). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak daude (%7), eta 75 urtetik gorakoak (%2). Positibo berrien batez bertzeko adina 33,2 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 63.439 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.192koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun