COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 29 positibo atzeman zituzten atzo baina, bigarren egunez, bakar bat ere ez gure herrietan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 28a, 07:16

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 22 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUan.

Azken datuen arabera, atzo ez zuten positibo bakar bat ere atzeman gure lurraldean. Nafarroa osoko behin-betiko datuei erreparatuta, atzo 29 positibo atzeman zituzten eta, atzo ere, pertsona bat ospitaleratu behar izan zuten baina ez zen inor hil Covid-agatik eta ez zuten inor ZIUan sartu behar izan.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 469 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 718 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 446 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 528 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, ekainak 27, 726 proba egin zituzten (419 PCR eta 307 antigeno proba) eta horietatik 37k positibo eman zuten (%4)

COVID-19ak jota, atzo, ekainak 27, ez zen inor hil Covid-agatik eta ez zuten inor ZIUan sartu behar izan, baina pertsona bat ospitaleratu zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 22 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUan.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %76, Tuteran %17 eta Lizarran %3. Gainerako positiboak (%4) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 583.151 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, ekainak 27, 5.218 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 240.029 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15-29 urtekoa da (%48), eta atzetik 30-44 urtekoa (%21). Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldeak (%14) eta 15 urtetik beherakoak (%10). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%7). Atzo ez zen inor kutsatu 75 urtetik gorakoen taldean. Positibo berrien batez bertzeko adina 30,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 69 emakumeak dira eta % 31 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 63.398 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.192koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun