COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 34 positibo atzeman zituzten atzo, horietako bat Donezteben

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 26a, 07:16

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 21 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUan.

Azken datuen arabera, atzo positibo bat atzeman zuten gure lurraldean: Donezteben bat. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, atzo 34 positibo atzeman zituzten eta, herenegun, ez zen inor hil Covid-agatik, ez zuten inor ospitaleratu eta ez zuten inor ZIUan sartu behar izan.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 469 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 718 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 446 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 528 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, ekainak 25, 1.326 proba egin zituzten (x PCR eta x antigeno proba) eta horietatik 34k positibo eman zuten (%2,6)

COVID-19ak jota, atzo, ekainak 25, ez zen inor hil Covid-agatik eta ez zuten inor ZIUan sartu behar izan, baina pertsona bat ospitaleratu zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 21 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUan.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %57, Tuteran %16 eta Lizarran %4. Gainerako positiboak (%23) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 572.271 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, ekainak 25, 6.428 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 233.667 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15-29 urtekoena da (%36), eta atzetik 30-44 urtekoena (%32). Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldeak eta 15 urtetik beherakoak (%15). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea (%2). Ez zen inor kutsatu 75 urtetik gorakoen artean. Positibo berrien batez bertzeko adina 30 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 53 emakumeak dira eta % 47 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 63.333 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.192koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun