Non ken daiteke musukoa?
- Kanpoan 1,5 metroko segurtasun-distantzia gorde daitekeenean. Baina jende pilaketatan, musukoa berriz jantzi beharko da.
- Zahar etxeetan edo desgaitasuna duten pertsonen zentroetan ez da jantzi beharko, baldin eta bertan bizi direnen % 80 txertatuta baldin badago. Hala ere, egoitza horietako langileek eta bisitariek oraindik erabili behar dute.
- Funtsezko langileek ere, euren laneko zentroetan –suhiltzaile-parke batean konparaziora–, eta lankideen % 80k txertaketaren bi dosiak hartuak baldin baditu.
- Kontzertu moduko ekitaldi jendetsuetan, eserlekuetan eserita gaudenean 1,5 metroko distantzia bermatuz gero.
Non erabili behar da?
- Espazio itxi publikoetan –liburutegietan, dendetan… konparaziora–.
- Baita garraio publikoan eta autoan ere, bizikide ez direnekin bidaiatuz gero.
- Jendea zutik dagoela egiten diren ekitaldi jendetsuetan.
- Distantzia gordetzeko moduko edukiera ez duten futbol-estadioetan eta saskibaloi-pabiloietan.