Koronabirusa

Distantzia mantentzen ez denean maskara erabili beharko da Hego Euskal Herrian

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 24a, 08:30

Besteak beste, jende aunitz dagoen tokietan eta terrazetan bizikidetza-taldekoak ez direnekin, maskara erabili beharko da.

Larunbatetik aitzinera, aire librean maskara janzteko debekua ez da indarrean izanen. Espazio itxietan eta eremu irekietako zenbait egoeratan erabiltzen segitu beharko da.

Heldu den larunbatetik aitzinera, ekainaren 26tik, toki irekietan maskararik gabe ibili ahal izanen da Hego Euskal Herrian.  Zahar etxeetan ere, langile eta egoiliarren %80k txertoak jaso baditu ez dute erabili beharko.

Eremu itxietan, garraio publikoan eta aire librean zenbait kasutan, ordea, derrigorrezkoa izanen da. Adibidez, distantzia metro eta erdi baino txikiagoa denean, jende aunitz dabilen tokietan, terrazetan bizikidetza-burbuilakoak ez direnekin elkartzean, ondoeza sentitzean... jantzi behar izanen da. Hortaz, Osasun Ministerioak maskara aldean eraman behar dela nabarmendu du.

Ipar Euskal Herrian ekainaren 17an kendu zuten debekua eta han elkarretaratzeetan, jende aunitz dagoen tokietan, merkatuetan... ere erabiliko da. Barnealdeetan derrigorrezkoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun