Bai Baztan-Bidasokoek baita Leitzaldea-Urumealdekoek ere hainbat izanen dituzte Covid-19aren kontrako txertoa hartzeko.
Baztan, Bertizarana, Bortziriak eta Malerrekako 30-39 urtekoak Donezteben txertatuko dituzte
1. aukera:
- Uztailaren 5ean lehenbiziko dosia.
- Uztailaren 26an bigarren dosia.
2. aukera:
- Uztailaren 22an lehenbiziko dosia.
- Abuztuaren 12an bigarren dosia.
Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako 30-39 urtekoek Altsasun eta Irurtzunen hartu ahal izanen dute txertoa
1. aukera Altsasun
- Uztailaren 1ean lehenbiziko dosia.
- Uztailaren 23an bigarren dosia.
2. aukera Irurtzunen
- Uztailaren 21ean lehenbiziko dosia.
- Abuztuaren 11n bigarren dosia.
Aitzinerago Iruñean txertatzeko aukera izanen dute.
Txanda hartzeko hauek dira bideak:
- Osasun Karpeta Pertsonalean sartuta.
- citas.covid@navarra.es-era idatzita.
- SMS mezua ailegatzean, loturan sartuta.
- 948 37 01 30 telefonora deituta.
Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako udalek jakinarazi dutenez, Leitza eta Goizuetako osasun etxeetan ezin da txandarik hartu.