Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 469 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 718 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 446 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 528 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, ekainak 22, 1.423 proba egin zituzten (712 PCR eta 711 antigeno proba) eta horietatik 40k positibo eman zuten (%2,8)
COVID-19ak jota, atzo, ekainak 23, gaixo bat hil zen Covid-agatik baina ez zuten inor ospitaleratu eta ez zuten inor ZIUan sartu behar izan. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 26 daude ospitalean, horietatik 8 ZIUan.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15-29 urtekoena da (%56), eta atzetik 30-44 urtekoena (%27). Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldeak (%12) eta 15 urtetik beherakoak (%5). Azkenik, atzo ez zen kutsadurarik erregistratu 60 eta 75 urte bitarteko eta 75 urtetik gorako taldeetan. Positibo berrien batez bertzeko adina 29,1 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 68 emakumeak dira eta % 32 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 63.248 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.192koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!