Txertatutako populazioaren % 70ari buruz hitz egiten denean, sarritan ez dira kontuan hartzen 18 urtetik beheitikoak. Kontuan hartu behar da, gainera, birusaren aldaera batzuek, dirudienez, txertoetatik ihes egiten dutela, eta ez dakigu immunitateak zenbat irauten duen. Gure mundu globalizatu honetan, txerto-estalduran dauden desberdintasun handiak konpontzen ez diren bitartean, beti egonen da berragerraldiak gertatzeko arrisku larria. Hala aipatu digu Ana Galarraga Aiestaran, Elhuyarreko kideak, ETBk eta Elhuyarrek elkarrekin ekoiztutako Teknopolis programan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.