Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 469 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 717 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 446 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 528 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, ekainak 22, 1.646 proba egin zituzten (966 PCR eta 680 antigeno proba) eta horietatik 21ek positibo eman zuten (%3,6)
COVID-19ak jota, atzo, ekainak 22, gaixo bat hil zen Covid-agatik baina ez zuten inor ospitaleratu eta ez zuten inor ZIUan sartu behar izan. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 27 daude ospitalean, horietatik 8 ZIUan.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15-29 urtekoa da (%44), eta atzetik 15 urtetik beherakoak (%22). Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldeak (%14) eta 30 eta 44 urte bitartekoak (%12). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%8). Positibo berrien batez bertzeko adina 27,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 56 emakumeak dira eta % 44 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 63.208 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.192koa.