COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 38 positibo atzeman zituzten atzo baina, laugarren egunez, bakar bat ere ez gure herrietan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 22a, 07:16

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 27 daude ospitalean, horietatik 8 ZIUan.

Azken datuen arabera, atzo ez zuten positibo bakar bat ere atzeman gure lurraldean. Nafarroa osoko behin-betiko datuei erreparatuta, atzo 3o positibo atzeman zituzten eta, atzo ere, ez zen inor hil Covid-agatik, ez zuten inor ospitaleratu baina jada ospitalean zegoen bat ZIUan sartu behar izan zuten.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 469 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 717 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 446 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 528 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, ekainak 21, 1.448 proba egin zituzten (711 PCR eta 737 antigeno proba) eta horietatik 21ek positibo eman zuten (%2,6)

COVID-19ak jota, atzo, ekainak 21, ez zen inor hil Covid-agatik, ez zuten inor ospitaleratu baina jada ospitalean zegoen bat ZIUan sartu behar izan zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 27 daude ospitalean, horietatik 8 ZIUan.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %57, Tuteran %14 eta Lizarran %14. Gainerako positiboak (%15) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 539.863 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, ekainak 21, 7.234 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 210.994 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15 eta 29 urte bitartekoa da (%35), eta atzetik 30-44 urte bitartekoa (%27). Ondotik, 15 urtetik beherako eta 45 urtetik 59 urtera bitarteko taldeak, %14rekin. Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak daude (%8), eta 75 urtetik gorakoak (%3). Positibo berrien batez bertzeko adina 32,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 57 emakumeak dira eta % 43 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 63.149 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.191ekoa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun