Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 469 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 717 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 446 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 528 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, ekainak 20, 813 proba egin zituzten (495 PCR eta 318 antigeno proba) eta horietatik 21ek positibo eman zuten (%2,6)
COVID-19ak jota, atzo, ekainak 20, ez zen inor hil Covid-agatik, gaixo bat ospitaleratu zuten eta jada ospitalean zegoen bat ZIUan sartu behar izan zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 28 daude ospitalean, horietatik 10 ZIUan.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%33), eta atzetik 15 urtetik beherakoak (%24). Ondotik, 15-29 urteko eta 30-44 urteko taldeak (%19). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago, %5arekin. Atzo ez zen kasurik izan 75 urtetik gorakoen artean. Positibo berrien batez bertzeko adina 30,9 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 62 emakumeak dira eta % 38 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 63.111 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.191ekoa.