Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, ekainak 19, 899 proba egin zituzten (x PCR eta x antigeno proba) eta horietatik 46k positibo eman zuten (%4,8)
COVID-19ak jota, atzo, ekainak 19, ez zen inor hil Covid-agatik, gaixo bat ospitaleratu zuten eta ez zuten inor ZIUan sartu behar izan. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 27 daude ospitalean, horietatik 9 ZIUan.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 30 eta 44 urte bitartekoa da (%31), eta atzetik 15 urtetik beherakoak (%29). Ondotik, 15-29 urteko taldeak (%21) eta 45-59 urtekoak (%12). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak daude (%5), eta 75 urtetik gorakoak (%2). Positibo berrien batez bertzeko adina 29,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 62 emakumeak dira eta % 38 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 63.047 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.191ekoa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!