Bartzelonan enpresariekin egitekoa zuen ekitaldi batean iragarri du Sanchezek maskararen erabileraren inguruko azken berria. Gaineratu duenez, heldu den ortzegunean, ekainaren 24an, ezohiko ministro kontseilua eginen dute eta orduan proposatuko dute maskara ekainaren 26tik, larunbatetik, aitzinera kanpoan ez derrigorrezkoa izatea.