Berlinen 25.000 parte-hartzaile baino gehiagorekin egindako ikerketa batek baieztatu du sintomarik gabeko pertsona bat ospitaleratutako gaixo bat bezain kutsagarria izan daitekeela. Azterketaren arabera, birus-karga handia duten parte-hartzaileen herenak baino gehiago asintomatikoak dira edo sintoma arinak besterik ez dituzte. Gainera, pertsona horien banaz bertzeko adina 37 urtekoa da, adin-talde hagitz aktiboa eta harreman pertsonal ugarikoa. Hala aipatu digu Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak, ETBk eta Elhuyarrek elkarrekin ekoiztutako Teknopolis programan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.