Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, ekainak 7, 1.472 proba egin zituzten (803 PCR eta 669 antigeno proba) eta horietatik 46k positibo eman zuten (%3,2)
COVID-19ak jota, atzo, ekainak 17, pertsona bat hil Covid-agatik, bi gaixo ospitaleratu zituzten eta ez zuten inor ZIUan sartu behar izan. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 29 daude ospitalean, horietatik 9 ZIUan.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 30 eta 44 urte bitartekoa da (%31), eta atzetik 15 urtetik beherakoak (%29). Ondotik, 15-29 urteko taldeak (%21) eta 45-59 urtekoak (%12). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak daude (%5), eta 75 urtetik gorakoak (%2). Positibo berrien batez bertzeko adina 29,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 62 emakumeak dira eta % 38 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 62.989 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.191ekoa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!