Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 469 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 717 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 446 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 527 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, ekainak 16, 1.449 proba egin zituzten (705 PCR eta 744 antigeno proba) eta horietatik 46k positibo eman zuten (%3,2)
COVID-19ak jota, atzo, ekainak 16, ez zen inor hil covid-agatik eta ez zuten inor ospitaleratu, baina, ospitaleratuta zegoen gaixo bat ZIUan sartu behar izan zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 28 daude ospitalean, horietatik 9 ZIUan.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 30-44 urte bitartekoa da (%46), eta atzetik 15-29 urte bitartekoa (%20). Ondotik, 15 urtetik beheitiko taldeak eta 45 urtetik 59 urtera bitartekoak (%13). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak eta 75 urtetik gorakoenak daude, bi taldeak kutsatze berrien %4arekin. Positibo berrien batez bertzeko adina 35,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 62.942 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.190ekoa.