Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 469 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 714 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 446 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 526 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, ekainak 15, 1.898 proba egin zituzten (1.100 PCR eta 798 antigeno proba) eta horietatik 62k positibo eman zuten (%3,3)
COVID-19ak jota, atzo, ekainak 15, ez zuten inor ospitaleratu, ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zuten hildakoren berririk eman. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 35 daude ospitalean, horietatik 9 ZIUan.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 30 eta 44 urte bitartekoa da (%42), atzetik 15 eta 29 urte bitartekoa eta 45 eta 59 urte bitartekoa (%22 bakoitzak). Ondotik, 15 urtetik beherakoak (%11) eta 75 urtetik gorakoak (%3). Atzo ez zen kasurik izan 60 eta 75 urte bitarteko taldean. Positibo berrien batez bertzeko adina 33,9 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 56 emakumeak dira eta % 44 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 62.834 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.190ekoa.