COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 32 positibo atzeman zituzten atzo, horietako bat Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 15a, 07:15

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 35 daude ospitalean, horietatik 9 ZIUan.

Azken datuen arabera, atzo positibo bat atzeman zuten gure lurraldean: Beran bat. Nafarroa osoko behin-betiko datuei erreparatuta, atzo 32 positibo atzeman zituzten, ez zuten inor ospitaleratu, ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zuten hildakoren berririk eman.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 469 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 714 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 443 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 525 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, ekainak 14, 1.653 proba egin zituzten (731 PCR eta 922 antigeno proba) eta horietatik 32k positibo eman zuten (%1,9)

COVID-19ak jota, atzo, ekainak 14, ez zuten inor ospitaleratu, ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zuten hildakoren berririk eman. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 35 daude ospitalean, horietatik 9 ZIUan.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %69, Tuteran %8 eta Lizarran %3. Gainerako positiboak (%20) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 495.220 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, ekainak 14, 5.974 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 193.284 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 30 eta 44 urte bitartekoa da (%42), atzetik 15 eta 29 urte bitartekoa eta 45 eta 59 urte bitartekoa (%22 bakoitzak). Ondotik, 15 urtetik beherakoak (%11) eta 75 urtetik gorakoak (%3). Atzo ez zen kasurik izan 60 eta 75 urte bitarteko taldean. Positibo berrien batez bertzeko adina 33,9 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 56 emakumeak dira eta % 44 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 62.834 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.190ekoa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun